Deskribapena
Kalitatearen kudeaketaren helburua gure interes-taldeen beharrak eta itxaropenak asetzea da:
- Ikasleak.
- Gurasoak.
- Enpresak.
- Sailburuordetza.
- Langileak.
Denboralizazioa
Ikasturte bakoitzean helburuak, ekintzak, adierazleak eta abar planteatzen dira, eta horiek berrikusi eta ikuskatzen dira, bai barruan, bai kanpoan (AENOR).
Helburuak
Santurtzi LH-k ISO 9001 kalitate-ziurtagiria du, eta kudeaketa hori 8 puntutan oinarritzen da:
- Emaitzetara orientatzea.
- Bezeroarenganako orientazioa.
- Lidergoa eta koherentzia helburuetan.
- Prozesu eta egitateen araberako kudeaketa.
- Pertsonen garapena eta inplikazioa.
- Etengabeko ikaskuntza, berrikuntza eta hobekuntza.
- Aliantzak garatzea.
- Erantzukizun soziala.