Deskribapena
Eprozesu-konbinazio bat da, erakunde batek bere ingurumen-inpaktuak murriztea eta eraginkortasuna handitzea ahalbidetzen duena, hobekuntza ekonomikoak, ingurumenekoak eta operatiboak lortzeko.
Denboralizazioa
Ikasturte bakoitzean helburuak, ekintzak, adierazleak eta abar planteatzen dira, eta horiek berrikusi eta ikuskatzen dira, bai barruan, bai kanpoan (AENOR).
Helburuak
Santurtzi LH-k ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria du, eta horrek berekin dakar:
- Betetu beharreko ingurumen-helburuak finkatzea.
- Helburu horiek lortzeko aplikatuko diren ekintzak zehaztea, baita horiek ebaluatzeko metodoa ere.
- Ataza bakoitzaren arduradunak definitzea.
- Legezko betekizunak identifikatzea.
- Jarraipen- eta berrikuspen-auditoriak egitea ISO 14001 ingurumen-kudeaketako sistema behar bezala betetzen dela ziurtatzeko.
- Sistema etengabe hobetzea konpromisoa da.