Deskribapena:
Hizkuntza Normalizazioa proiektua eskola-eremuan euskararen erabilera normalizatzeko proiektua da. 2015/2016 ikasturteaz geroztik, Santurtzi LH zentroak Ulibarri programan parte hartzen du. Programa hori Hezkuntza Sailarena da, eta ikastetxeetan hizkuntza-normalizazioa sustatzea du helburu. 2015eko irailean batzorde bat sortu zen proiektu horretan lan egiteko; gaur egun, zenbait irakaslek eta zuzendaritza-taldeko kide batek osatzen dute.
Denboralizazioa:
2015/2016: Batzordea sortzea eta bi urterako plana aurkeztea.
2018/2022: gaur egun murgilduta gauden lau urterako planaren aurkezpena.
Urtero:
- Ulibarri: urteko plana eta memoria.
- NOLEGA programan parte hartzea: diru-laguntza jasotzen duen ekimena, eskola-eremuan euskalduntzea sustatzeko.
- Euskararen nazioarteko egunaren eta euskaraldiaren ospakizun gisa euskararen erabilera sustatzeko ekintza, jardunaldi edo ekimen sozialak antolatu eta horietan parte hartzea.
Helburuak:
- Euskararen ahozko zein idatzizko erabilera eta normalizazioa bultzatzea eskola-eremu guztietan: zuzendaritza-taldean, irakasleetan, ikasleetan, administrari eta familietan, bai eta harremanetan gauden enpresa eta erakundeekin ere.
- Urteko plana, lau urterako plana eta Ulibarri proiektuaren barruan dagozkion memoriak diseinatzea eta aurkeztea.
- Eskolako dokumentazioaren itzulpen-lanetan eta eskatzen zaizkigun beste batzuetan laguntzea, itzulpen-zerbitzu ofizialetara bidera gaitezkeen neurrian.
- Euskararen sustapenarekin lotutako jarduerak eta ekimenak antolatu eta horietan parte hartzea: Nolega proiektua, euskararen nazioarteko eguna, euskaraldia eta Laneki- Jakinbaik antolatutako jardunaldiak, hala nola hizkelan edo eskola hiztun bila.
- Hezkuntza-komunitateari euskarazko material didaktikoa eta akademikoa eskaintzea.
- Irakasleak euskalduntzeko baliabideen eta IRALEk eskainitako ikastaroen berri ematea.