Eginez ikastea: metodología aurreratuko ikaskuntza: Etekin Handiko Zikloak (ETHAZI)

Eginez ikastea: metodología aurreratuko ikaskuntza: Etekin Handiko Zikloak (ETHAZI)

Zer dira Etekin Handiko Zikloak (ETHAZI)

Ikaskuntza-eredu osoaren oinarri nagusia erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza da. Eredu horretan, ikaskuntza eboluzio-prozesu gisa interpretatzen da, eta ikasleak dira prozesu horren arduradunak.
Heziketa-ziklo bakoitzaren behar eta gaitasun tekniko eta espezifikoetatik abiatuta, ikasleek taldean gainditu behar dituzten benetako erronkei aurre egin behar diete, irtenbide onenak ematen lagunduko dien beharrezko ezagutza sortuz.
Gauzatutako erronka bakoitza aztertu egiten da, funtzionatu duten ekintzak eta funtzionatu ez dutenak baloratzeko, hurrengo erronkan beharrezko aldaketak egiteko, helburu handiagoak lortze aldera.

Balio erantsia ikasle eta enpresentzat

Erronketan oinarritutako ikaskuntzan, ikasleak dira beren ikaskuntzaren protagonista. Haien jarrera, ekimena, erantzukizuna, taldean lan egiteko edo komunikatzeko gaitasuna funtsezko tresnak dira erronkak gainditzeko konponbideak aurkitzeko. Eboluzionatzen duten gaitasunak, bai prestakuntza-moduluaren berezko gaitasun teknikoak bai zeharkakoak hobetuz, garapen profesionalari eta sozialari datxezkionak.

Metodologia honen funtsezko puntuak

Intermodularitatea:

Erronkek hainbat modulutako gaitasunak biltzen dituzte, lan-errealitateari ahalik eta gehien erantzun diezaioten.

Zikloko irakasle-talde autogestionatuak:

Irakasle-talde txiki bat da ziklo bakoitzaren arduraduna, eta ikasleen errealitatera bideratzen du helburuak lortzea.

Ebaluatu, hobetzeko:

Ikasleei etengabeko feedbacka ematen zaie beren bilakaerari buruz. Balorazio horiek hobetzeko ikaskuntza-tresna bihurtzen dira.

Ikaskuntza-espazioak egokitzea:

Metodologia berri horiek ezartzeko, ikasgelak, ekipamenduak, altzariak eta prestakuntza-zentroetan egon ohi diren bestelako espazio espezifikoak behar dira. Horien diseinuak espazio malgu, ireki eta interkonektatuen ezaugarriei erreparatzen die batez ere, eta lan aktiboa eta elkarlanekoa errazteko egoerak sustatzen dituzte.
Gelak ez dira ohiko gelak. Espazio horietan, altzariek eta ekipamenduek lan aktiboa eta lankidetzakoa errazten dute.