Kudeaketa-politika
- Bai Kudeaketa Sistema Integratuaren eraginkortasuna bai haren aplikazio-eremuan jarduera bermatzea, gure interes-taldeen premiak eta itxaropenak aintzat hartuta.
- Gure jarduerarekin bat datozen lege-betekizunak eta gure gain hartu ditugun bestelako betekizunak gordetzea.
- Gure ikastetxean edota bere izenean antolatzen diren jardueretan, kutsadura eta langileen segurtasunerako eta osasunerako izan litezkeen kalteak saihestea.
- Kudeaketa Politika honetako aurreko puntuak erreferentzia hartuta, ikastetxearen helburuak ezartzea, beharrezkoa denean berraztertzea, hedatzea eta betetzen direla bermatzea.
- Ingurumenaren babesa bermatzea, hondakinen kudeaketa eraginkorraren, efizientzia energetikoaren eta baliabideen erabilera jasangarriaren bidez, hala nola gure interes-taldeei ingurumen-hezkuntza eskainita.
Ikastetxearen helburuei, igurikimenei eta balioei erantzuten dien kudeaketa-politika:
MISIOA
Ikasleen enplegagarritasuna eta gaitasunak hobetzen ditugu, lan-merkatuaren eskaerari metodologia berrien eta kalitatezko prestakuntzaren bidez erantzunez.
IKUSPEGIA
Erreferente gara Euskal Lanbide Heziketan, ikuspegi berritzaile, integratzaile eta iraunkorragatik, nazioarteko proiekzioarekin eta prestakuntza-eskaintza zabalarekin.
BALOREAK
- Moldagarritasuna: Malguak gara eta aurkezten zaizkigun errealitate berrietara egokitzen gara, gure metodoak eta programak etengabe doituz eta erronkei modu partekatu eta kolaboratiboan aurre eginez.
- Konpromisoa: Gure erkidegoko pertsona guztien hazkundearekin konpromiso sakona hartzen dugu, guztion arrakasta akademiko, profesional eta pertsonala bermatzeko baliabideak eta laguntza pertsonalizatua eskainiz.
- Errespetua: Giro inklusiboa eta elkarrekiko errespetuzkoa sustatzen dugu, non ezberdintasun indibidualak estimatzen eta errespetatzen diren, guztion hazkunde pertsonal eta profesionalerako ingurune egokia sortuz.
- Lankidetza:Ikastetxearen barruan zein kanpoan lankidetza bilatzen eta sustatzen dugu, sailen arteko harremana hobetuz, enpresekin, erakundeekin eta beste hezkuntza-erakunde batzuekin elkartuz, eta, horrela, gure arteko loturak sendotuz.