LHko zikloak egiteko moduak
Aurrez aurreko prestakuntza osoa
Ikastetxean egiten da bi ikasturtez, 2.000 ordu inguru. Ikasleak ikasturte bakoitza osatzen duten modulu (irakasgai) guztietan matrikulatuko dira.
Aurrez aurreko prestakuntza partziala
Ikastetxean bi eskola-urte baino gehiagoz egiten da, ikasleak modulu (irakasgai) solteetan matrikulatzen baitira. Prestakuntza mota hori jaso ahal izateko, 18 urtetik gorakoa izan behar da.
Urrutiko prestakuntza telematikoa
Modalitate honek aukera ematen du eskaintza partziala modu erdipresentzialean egiteko, online prestakuntza eta ikaskuntza presentziala konbinatuz (moduluaren ezaugarriengatik beharrezkoa denean). Ikasleek ez badute lan-esperientzia egiaztaturik, Lantoki batean egin beharko dute prestakuntza-modulua (FCT), aurrez aurre.
Teknikari-tituluetan Urrutiko Irakaskuntzan sartzeko, 18 urte izan behar dira, eta goi-mailako teknikariaren tituluetan, 21 (edo 20, teknikari-titulua izanez gero).
Ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza duala
Ikaskuntza-prozesua modu konbinatuan egiten da LHko ikastetxean eta enpresan