Landunek eta langabezian daudenek prestakuntza jasotzeko bete beharreko baldintzak
Prestakuntza egiteko moduak
Aurrez aurreko prestakuntza osoa ikastetxean
Ikastetxean ikasten da aurrez aurreko prestakuntza-aldian, eta prestakuntza teoriko/praktikoa jasotzen du. Egindako prestakuntza profesionaltasun-ziurtagiri osokoa ez bada, ikastetxeak konpromisoa hartuko du prestakuntza presentziala gainditu duten ikasleei lantokietako prestakuntza-modulu bat eskaintzeko, gehienez 200 ordukoa.
Prestakuntza jasotzeko bete beharreko baldintzak
2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak
Nahitaezko betekizunak: baldintza hauetako edozein bete beharko du:
- DBHko titulazioa, erdi-mailako heziketa-zikloetara edo baliokideetara sartzeko probak (lan- edo ikasketa-ondorioetarako).
- Hezkuntza-sistemen tituluen eta ikasketen baliokidetasunak
- Behar adina prestakuntza- edo lanbide-ezagutza justifikatzea.
- Matematika eta Gaztelania mailako proba
- Gaitasuna aitortzeko gailuak aitortutako gaitasun-unitate bat izatea gutxienez
- Egin nahi den prestakuntza-moduluaren maila bereko profesionaltasun-ziurtagiria.
- Lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
- 25 edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba
- Plaza librerik badago, beste autonomia-erkidego mugakide batetik datozen eta aldez aurretik edozein enplegu-zerbitzutan izena emanda dauden pertsonak.
Kontsulta itzazu eskuragarri dauden ikastaroak:
https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_BUSQUEDA_CURSOS?LG=C&ML=FORMEN1&MS=Fc
3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak
- Batxilergoko titulazioa edo baliokidea (lan- edo ikasketa-ondorioetarako).
- Hezkuntza-sistemen tituluen eta ikasketen baliokidetasunak.
- Egin nahi den prestakuntza-moduluaren maila bereko profesionaltasun-ziurtagiria.
- Lanbide-arlo bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo hezkuntza-administrazioek araututako sarbide-probak gainditu izana.
- 25 edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
- Prestakuntza- edo lanbide-ezagutza nahikoak justifikatzea.
- Matematika eta Gaztelania mailako proba.
- Atzerriko hizkuntzako modulu bat dutenen kasuan, atzerriko hizkuntzako komunikaziorako gaitasun-probak egin beharko dira, dagokion mailan.
- Lan-esperientzia eta/edo lotutako prestakuntza badutela egiaztatzea, esperientzia aitortzeko prozedura arautzen duen uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera (3 urte, azken 10 urteetan gutxienez 2.000 ordu lan eginda).
- Egin nahi den prestakuntzaren maila bereko edo goragoko lanbide-arlo eta -eremuan gaitasuna aitortzeko tresnak aitortutako gaitasun-unitate bat izatea, gutxienez.
Kontsulta itzazu eskuragarri dauden ikastaroak:
https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_BUSQUEDA_CURSOS?LG=E&ML=FORMEN1&MS=Fc