Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Ikus-entzunezko baliabideetarako eta baliabide eszenikoetarako karakterizazio-proiektuak planifikatzeko eta muntatzeko beharrezko ezagutzak ematen ditu, bai eta protesiak, ileordeak eta makillaje sozialak, profesionalak eta artistikoak diseinatu eta egiteko ere, baliabide teknikoak eta giza baliabideak koordinatuz eta kalitate-, segurtasun-, ingurumen-babes- eta denontzako diseinu-irizpideak errespetatuz.

Prestakuntza-plana

2.000 ordu – 2 ikasturtetan

MODULUAKIRAUPENAMAILA
Makillaje profesionala231 ordu1. maila
Aurpegirako eta gorputzerako protesigintza231ordu1. maila
Ile-eranskigintza165 ordu1. maila
Diseñu grafiko aplikatua165 ordu1. maila
Karakterizatzeko eta makillatzeko produktuak99 ordu1. maila
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 ordu1. maila
Efektu bereziak makillajearen bidez80 ordu2. maila
Karakterizaziorako ile-apainketa100 ordu2. maila
Pertsonaien diseinu digitala 2Dn eta 3Dn80 ordu2 .maila
Plangintza eta proiektuak100 ordu2 .maila
Pertsonaien karakterizazioa140 ordu2 .maila
Karakterizazio eta makillaje profesionaleko proiektua50 ordu2 .maila
Ingeles teknikoa40 ordu2 .maila
Enpresa eta ekimen sortzailea60 ordu2 .maila
Lantokiko prestakuntza360 ordu2 .maila

Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukera ematen duten unibertsitate-irakaskuntzak.

Honako hauetan lan egitea

Titulu hau duenak ikus-entzunezko ekoizpenetarako eta ekoizpen eszenikoetarako karakterizazio-proiektuak garatzen dituzten enpresetan egiten du lan, gehienbat pribatuetan.

Kudeaketa- eta gainbegiratze-funtzioak, diseinukoak, antolamendukoak eta zerbitzuak ematekoak garatu ahal izango ditu, bai eta karakterizazioko ile-eranskinen, ileordeen eta protesien fabrikazioan parte hartu ere.

Irtenbide profesionalak

  • Karakterizatzailea.
  • Makillajeburua, ikus-entzunezko baliabideetarako eta jarduera eta emanaldi eszenikoetarako.
  • ile-apaintzailea, karakterizaziorako.
  • Makillatzailea, ikus-entzunezko baliabideetarako eta jarduera eta emanaldi eszenikoetarako.
  • Ile-eranskingilea.
  • Karaterizazioburua.
  • Ile-apaintzaileburua, ikuskizun eta ikus-entzunezko baliabideetarako.
  • Karakterizazioko protesi eta efektu berezietako espezialista.
  • Karakterizazioko pertsonaien diseinatzailea.
  • Karakterizazioko prestatzaile teknikoa.
  • Merkataritza-teknikaria

Irudi pertsonalari buruzko informazioa eskatzen dut

Irudi pertsonaleko heziketa-ziklo gehiago