Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU
Ekipo-ondasunen mekanizazio eta muntaketa bidezko fabrikazioa planifikatzeko, programatzeko eta kontrolatzeko beharrezko ezagutzak ematen ditu, prozesuaren dokumentazioa eta fabrikatu beharreko produktuen zehaztapenak abiapuntutzat hartuta, kudeaketaren eta produktuen kalitatea ziurtatuta, bai eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko sistemak gainbegiratuta ere.
Prestakuntza-plana
2.000 ordu – 2 ikasturtetan
MODULUAK | IRAUPENA | MAILA |
---|---|---|
Interpretazio grafikoa | 132 ordu | 1.maila |
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa | 231 ordu | 1.maila |
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea | 198 ordu | 1.maila |
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa | 165 ordu | 1.maila |
Produktuen egiaztapena | 165 ordu | 1.maila |
Laneko prestakuntza eta orientabidea. | 99 ordu | 1.maila |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | 240 ordu | 2. maila |
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) | 40 ordu | 2. maila |
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa | 100 ordu | 2. maila |
Produkzioaren programazioa | 120 ordu | 2. maila |
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua | 50 ordu | 2. maila |
Ingeles teknikoa | 40 ordu | 2. maila |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 ordu | 2. maila |
Lantokiko prestakuntza. | 360 ordu | 2. maila |
Edukiak eta informazio osagarria
Araudia
- 1687/2007 Errege Dekretua, abenduaren 14koa, Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2008-01-16ko BOE)
- 64/2009 Dekretua, martxoaren 2koa, Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.(2010-05-20ko EHAA)
Harpidetu gure buletina eta jaso gure berriak
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Ikasten jarraitzea
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukera ematen duten unibertsitate-irakaskuntzak.
Honako hauetan lan egitea
Makinak eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak eta industria-sektoreko garraio-materialak eraikitzeko azpisektoreekin lotutako metalak eraldatzeko industrietan.
Irtenbide profesionalak
- Mekanikako teknikaria.
- Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
- Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
- Erreserben arduraduna.
- CNCko programatzailea.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
- Produkzioaren programatzailea.