Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Eraikinetan, behe-tentsioko instalazio elektrikoetan, makina elektrikoetan eta sistema automatizatuetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzeko eta mantentzeko beharrezko ezagutzak ematen ditu, indarreko araudia eta erregelamendua, kalitateko, segurtasuneko eta laneko arriskuetako protokoloak aplikatuz, horien funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

Prestakuntza-plana

2.000 ordu – 2 ikasturtetan

MODULUAKIRAUPENAMAILA
Industria-automatismoak264 ordu1.maila
Elektronika132 ordu1.maila
Elektroteknia198 ordu 1.maila
Barneko instalazio elektrikoak 297 ordu1.maila
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak66 ordu1.maila
Ingeles teknikoa33 ordu1.maila
Banaketa-instalazioak105 ordu2.maila
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak105 ordu2.maila
Instalazio domotikoak126 ordu2.maila
Makina elektrikoak126 ordu2.maila
Laneko prestakuntza eta orientabidea105 ordu2.maila
Enpresa eta ekimen sortzailea 63 ordu2.maila
Lantokiko prestakuntza380 ordu2.maila

Harpidetu gure buletinera eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat
  • Erdi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.

Lan egitea

Titulu hau duen pertsonak enpresa txiki eta ertainetan egiten du lan, gehienbat pribatuetan. Enpresa horiek telekomunikazio-azpiegiturak muntatzen eta mantentzen dituzte eraikinetan, makina elektrikoetan, sistema automatizatuetan, behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta sistema domotikoetan.

Irtenbide profesionalak

  • Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
  • Eraikuntzako argiketaria.
  • Industria-argiketaria.
  • Mantentze-argiketaria.
  • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea

Elektrizitateari eta elektronikari buruzko informazioa eskatzen dut

Elektrizitateko eta Elektronikako heziketa-ziklo gehiago