Ebaluazio prozesura eta lanbide konpetentzien egiaztatzea
ZURE ESPERIENTZIA PROFESIONALA GARRANTZITSUA DA!
Santurtzi LH ikastetxeak Lanbide Konpetentzien onartze zerbitzua du, titulazio ofizialik ez dutenei lan esperientzia edo prestakuntza ez formalaren bidez bereganaturiko ezagutzak bermatzeko. Ebaluazio-prozedura baten bidez, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko profesionaltasun-titulu eta -ziurtagirietan jasotako KONPETENTZIA-UNITATEAK egiazta daitezke.
Lanbide Heziketako ikastetxeek ematen dugun LANBIDEk eskainitako Enplegurako Prestakuntzari esker, gaitasun horiek ere eskura daitezke. Kontsultatu gure eskaintza.
Prozedura honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu EEI-ren orria.
IZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA
Onarpen prozedura
Aholkularitza
sektoreko adituek historia berrikusi eta eskuratutako konpetentziak identifikatzen dituzte, eta prestakuntza jasotzeko beharrizanaren edo hurrengo fasera igarotzearen berri ematen dute.
Ebaluazioa
batzorde batek egiaztatu nahi diren konpetentziak benetan bereganatu diren balioesten du.
Egiaztatzea
administrazioak konpetentzia unitate bakoitzeko ziurtagiria egiten du.
Indarrean dagoen Lanbide Konpetentziak Onartze deialdia kontsultatu
Ikastetxean, sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion profesionaltasun-ziurtagiriak egiaztatzen dira, ondorengo profesionaltasun-ziurtagiriei loturikoa:
- (ELEE0110) Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoen proiektuak garatzea.
- (ELEE0210) Behe- eta goi-tentsioko sare elektrikoen proiektuen garapena.
- (ELEE0310) Eraikinen inguruneko instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea.
- ELEE0610) Behe tentsioko sare elektrikoak eta kanpo-argiteria muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea.