Adimen artifiziala eta Big Data

INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU

Inplementatu adimen artifizialeko sistemak prozesu informatikoetan, kudeatu datu-bolumen handiak Big Datako soluzioak aplikatuz, eta izan zaitez funtsezko enpresen eta erakundeen eraldaketa digitalean. Teknologia hauek enpresa-erabakietan integratuz eta adimen artifiziala erabiliz prozesu automatizatuak garatuz, kudeaketa-sistemen eraginkortasuna eta erakundeen produktibitatea hobetu ahal izango dituzu.

Prestakuntza-plana

990 ordu – Espezializazio-ikastaroa

MODULUAKIRAUPENA
Adimen artifizialeko ereduak77 ordu
Ikaskuntza automatikoko sistemak99 ordu
Adimen artifizialaren programazioa220 ordu
Big Datako sistemak110 ordu
Big Data aplikatua154 ordu
Prestakuntza praktiko Duala enpresan330 ordu

Harpidetu gure buletinera eta jaso gure berriak

Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitzea

  • Beste espezializazio-ikastaro batzuekin.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Lan egitea

Profesional honek edozein erakundetan egin dezake lan, besteren kontura zein bere kontura, kudeaketa-prozesuetan adimen artifizialeko eta Big Datako soluzioak aplikatuz eta teknologia horiek integratzen dituzten sistema informatikoak garatuz, programazioaren, azpiegituraren edo aholkularitzaren arloetan, adibidez.

Irtenbide profesionalak

  • Adimen artifizialaren eta Big Dataren garatzailea.
  • Sistema adituen programatzailea.
  • Adimen artifizialean eta Big Datan aditua.
  • Datu-analista.

Adimen artifiziala eta Big Datari buruzko informazioa eskatzen dut

Informatika eta komunikazioetako heziketa-ziklo gehiago