Enpresentzako prestakuntza
Enpresa osatzen duten pertsonen prestakuntza-programak erakundearen lehiakortasunaren oinarrietariko bat dira. Eguneraturiko eta merkatuaren errealitatera egokitutako gaitasunak dituen lan-indar batek, erakunde osoaren eraginkortasuna eta proaktibitatea hobetzen ditu.
ESKARIAREN ARABERAKO PRESTAKUNTZA
Neurrira egindako prestakuntza ematen diegu hala eskatzen duten enpresa edo erakundeei. Prestakuntza hori gure instalazioetan edo, hala badagokio, enpresan bertan gauza daiteke.
Prestakuntza esklusiboa da, enpresaren beharrizan zehatz bati irtenbidea emateko diseinatutakoa, alegia. Normalean, ikastaro hauek ikastetxean eskaintzen diren lanbide-arloekin zuzenean erlazionaturik daude.
Zure enpresak behar duen neurrirako prestakuntza eta/edo prestakuntza aurreratua, berrikuntza eta garapen teknologikoarekin lotuta badago, prestakuntzarako laguntzak kudeatzen lagun diezazukegu.
ENPLEGURAKO / ENPLEGATUENTZAKO PRESTAKUNTZA
Eusko Jaurlaritzak lanean ari diren pertsonentzat doako prestakuntza eskaintzen du. Prestakuntza hori merkatuan antzematen diren ekoizpen-premiekin erlazionaturik dago, eta, oro har, Lanbide Heziketako Moduluen Katalogoari dagokio, prestakuntza hau egiaztagarria izanik eta profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko aukera emanik. Zuen erakundeko norbaitek interesik izatekotan, kontsulta ezazue Lanean dauden Pertsonen Prestakuntzako / Enplegurako Prestakuntzako gure eskaintza (izendatu nahi den modura).