Enpresentzako beste zerbitzu batzuk
Instalazioen lagatzea
Ikastetxeak ondorengo instalazioak jartzen ditu eskuragarri:
- Ohiko gelak eta informatika gelak.
- Bideokonferentzia gela.
- Tailerrak.
- Laborategiak.
- Batzar – gelak, ekitaldi aretoak.
Berrikuntza eta garapen teknologikoko proiektuetan jardun behar duten enpresei gure azpiegitura eta ezagutza errazten diegu.
ETE-ei aholkularitza berrikuntzarako: TKGUNE
Santurtzi LH TKgune sarearen parte da, EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeek osaturiko Berrikuntza, Teknologiaren Transferentzia eta Garapen Lehiakorreko sarea, hain zuzen ere. Gure zeregina ETE-ei beren erakundeentzat balio erantsia sortzen laguntzea da: hauei beraien berrikuntza-prozesuetan lagunduz, prestakuntza aurreratua eta/edo neurrira egindako prestakuntza eskainiz (Tripartita Fundazioa bezalako funtsak kudeatuz) eta beren esparruan zerbitzu teknologiko espezifikoak eskainiz. Zehatz – mehatz, gure ikastetxea TKgune Energia sarean integratuta dago.
Sektore honetan espezializatutako gure zerbitzuak ondorengo hauek dira:
- Monitorizazioa, kontsumoen analisia eta erabateko energia-auditoretzak.
- Energia eraginkortasuna: makineria, instalazio eta eraikinen puntu kritikoak.
- Instalazio energetiko konbentzionalak eta energia berriztagarriak: energia berriztagarrien bidezko instalazioen optimizazioa.
- Produktuak: ekipo eta materialei buruzko aholkularitza.
- Teknologia berrien bidezko prozesuen hobekuntza.
Gainera gure ekipamendu espezifikoa ETE-en eskura jartzen dugu:
- Energia berriztagarrien bidez energia ekoizteko instalazioak (eguzki-energia, haize-energia, geotermia, etab.).
- Energia anitzeko beroa sortzeko instalazio zentralizatuak. Errekuntzaren analisia.
- Hozgarri berrien bidezko hozte eta aireztatze instalazioak (CO2, NH3, etab.).
- Monitorizaturiko eta telekudeaturiko instalazio termiko eta energetiko automatizatuak.
- Kamera termografikoak, sare-analizatzaileak, transmitantzia-neurgailuak, datalogger-ak, emari-neurgailu utrasonikoak, laser-tenperatura irakurgailuak, luxometroak, haize-tunelak, anemometroak, txorroten proba bankua, etab.
- Automatismoak eta PLC-ak (Siemens Tia Portal, Omron CMJ).
- Biomasaren tratamendua. Zur birringailua, peletizagailua eta bero ekoizpena.
- Mikro sare elektrikoaren kudeaketa, energia berriztagarriak, hidrogeno pila eta abar bateratuz.
- Lotura-teknologia berrietarako tresnak (termofusioa, elektrofusioa, etab.).
- Transformazio-zentroa.
- Prototipatze azkarrerako 3D eskanerrak eta inprimagailuak.
- Isolamenduak. Infiltrazioen kontrola: blower-door testa.
Informazio gehiago: https://tkgune.eus/eu/arloak/energia-eta-ingurumena/