Web aplikazioen garapena
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU
Web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea, erabilitako metodoa dena dela ere eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez.
Prestakuntza-plana
2.000 ordu – 2 ikastarotan
MODULUAK | IRAUPENA | MAILA |
---|---|---|
Informatika-sistemak | 165 ordu | 1.maila |
Datu-baseak | 198 ordu | 1.maila |
Programazioa egitea | 264 ordu | 1.maila |
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak | 132 ordu | 1.maila |
Garapen-inguruneak | 99 ordu | 1.maila |
Ingeles teknikoa | 33 ordu | 1.maila |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 ordu | 1.maila |
Web garapena bezero-ingurunean | 140 ordu | 2.maila |
Web garapena zerbitzari-ingurunean | 180 ordu | 2.maila |
Web aplikazioak hedatzea | 100 ordu | 2.maila |
Web interfazeak diseinatzea | 120 ordu | 2.maila |
Web aplikazioak garatzeko proiektua | 50 ordu | 2.maila |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 ordu | 2.maila |
Lantokiko prestakuntza | 360 ordu | 2.maila |
Edukiak eta informazio osagarria
Oinarrizko Curriculum Diseinua (LHren Ezagutzaren Euskal Institutua)
Araudia
Harpidetu gure buletinera eta jaso gure berriak
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Ikasten jarraitzea
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Lan egitea
Profesional honek enpresa edo erakunde publiko zein pribatuetan gauzatzen du bere jarduera, besteren kontura zein bere kontura, web inguruneekin (intranet, estranet eta Internet) erlazionatutako informatika-aplikazioak garatzeko arloan lan eginez.
Irtenbide profesionalak
- Web programatzailea.
- Multimedia-programatzailea.
- Web inguruneetako aplikazioen garatzailea.