Energia eta Ura Saileko ikasle eta irakasleek Bizkaiko Itsas Energiaren Plataforma (BIMEP) bisitatu dugu. Plataforma hau itsas baldintza errealetako azpiegitura bat da, itsas energia hartzeko gailuak ikertzeko, erakusteko eta ustiatzeko. DemoSATH unitatea BIMEPen instalatutako lehen plataforma eoliko flotatzailea da, eta bere sistemak ebaluatzeko probak hasi ditu.