Martxoaren 10ean, igandean, Green Power Iberiak eta Bridgestonek antolatutako ibilgailu elektrikoen zirkuituaren laugarren edizioko lehen proban parte hartu dugu San Mames estadioko zelaigunean, F24+ modalitatean. Hasi aurretik, giroa edozein automobil-lehiaketetako giroaren antzekoa zen: azken orduko konponketak, probako itzuliak, pilotu urduriak eta mekaniko presatuak. Ikasleak ziren eta autoak eraikitzeaz arduratu ziren, erakundeak ematen duen oinarrizko kit batetik abiatuta. Proba amaitzean, sari hauek lortu ditugu: 1. Posizioa karrozeria onenaren modalitatean. 3. Ordubetean itzuli gehien dituen lehiaketan posizioa. Egindako lanagatik parte hartu duten ikasle eta irakasleei zorionak ematea. Esteka honetan duzue El Correo egunkarian argitaratutako berria. https://www.elcorreo.com/bizkaia/bolidos-formula-electrica-zumban-san-mames-20240310171012-nt.html