Joan den ostegunean Zahar eta Gazte Elkarteak bere zuzendaritza batzordearen bilera egin zuen gure institutuan. Zahar eta Gazte Elkartea irabazi-asmorik gabeko Lanbide Heziketako Irakasle Erretiratuen Euskadiko Elkartea da. Hona hemen bere helburuetako batzuk: Erretiro-aldia behar bezala kudeatzen laguntzea. Eraldaketa teknologiko, digital eta sozialei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak hobetzea. Profesionalki moldatu garen LHko inguruko pertsonekin harremanetan egotea. Lanbide Heziketaren erakargarritasunari eusten laguntzea Euskadin eta Europan. LHko ikastetxeei etorkizunerako baliagarria izan daitekeen esperientzia eta ezagutza helaraztea. Inguruko enpresen beharrei erantzungo dieten teknologia berrien berrikuntza-proiektuak sustatzea. Eskerrik asko etortzeagatik.