Urriaren 9tik 14ra Erasmus Days jardunaldiak ospatu dira eta San Jorge LHIIn gure Erasmus + proiektuak zabaltzeko jarduera espezifiko bat egin dugu, irakasleei zein ikasleei zuzendua. Gure inpraxi.online plataformaren azterketa ere abian jarri dugu, KA220-VET (WBL PRO 2.0) nazioarteko proiektuan egiten ari garen lanaren ondorioz. Azterketa hori ikasleekin, irakasleekin eta hainbat enpresarekin egin dugu. Era berean, orain arte egindako lanari buruzko hausnarketa egin dugu, eta datozen urteetarako helburu berriak ezarri ditugu.
Related posts
2024(e)ko abenduak 19