Joan den ekainaren 12an DEMAren ENPRESARI programaren XXII. edizioaren Sari Banaketa Ekitaldia egin zen.
Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako 2. mailako Abel Román ikasleak bideoen kategoriako sarietako bat lortu zuen.
Sari banaketa ekitaldia Bilboko Alhondigako Auditorioan egin zen, eta Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatuak parte hartu zuen; izan ere, edizio honetan parte hartu dutenen «ausardia eta adimena» aitortu zuen, «lan solidarioaren, jakintzaren eta helburu kolektibo bat lortzeko ahaleginaren aldeko apustutik: ekitea».
Halaber, adierazi zuenez, «jendearen bizitza aldatzen duten arrakasta-istorioak kontatzen ez direnak izaten dira gehienetan, pertsonen bizitza konpontzen duten negozioak sortzen dituzten ekintzailetza-istorio txikiak».
Aurten 299 negozio-ideia aurkeztu dira, eta horietatik 98 hautatu dira proiektuetara eramateko (goi mailako 63 eta erdi mailako 35).
Zorionak, Abel!
Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duten ikastetxeko ikasle guztiei!