Joan den ekainaren 14an Enpresari programaren XXI. edizioko sari banaketa ekitaldia egin zen Bilboko Arte Ederren Museoko Auditorioan.
Aitor Rodríguez, Iker Villaverde eta Silvia Vecilla Kalitate Azterketa eta Kontroleko Laborategiko GMHZko 2. mailako ikasleek 500 euroko saria jaso dute Eko-lonia proiektuagatik. Zorionak!!!!
Zorionak ere, finalista geratu zen Telekomunikazio eta Informatika Sistemen GMHZko 2. mailako Xiomara Vallejori eta bideo-lehiaketan parte hartu duten ikastetxeko ikasle guztiei. Eskerrik asko egindako lanagatik!!!
Ana Urrutia kazetariak aurkeztutako galan, Gloria Múgica Lanbideko zuzendaria eta Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua izan dira.
Ekitaldia Jon Casamayor, Soinuak Haizean eta Imanol Ituiño artistek alaitu zuten.
Edizio honetan 70 proiektu aurrehautatu ziren eta 10 saritu dira.