Joan den asteartean, maiatzak 3, CIFP San Jorge LHII ikastetxean Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatu genuen, ikasleengan kultura ekintzailea sustatzea helburu duena.
Aurten bi ekintzailek hartu dute parte, Beitxu Studios enpresako Endika Larrazabalek eta Basq Company enpresako Aitor Alvarezek. Biek hitz egin ziguten beren enpresez eta ekintzaile gisa izandako esperientziaz, eta nabarmendu zuten ekintzaile izatearen abantaila garrantzitsuenetako bat gustuko duzun horretan lan egin ahal izatea dela.
Ondoren, Imanol Ituiño magoak ikasleen artean harrera ona izan zuen.
San Jorge LHIIko GM eta EM heziketa-ziklo guztietako 1. mailako ikasleak joan ziren hitzaldira.
Eskerrak eman nahi dizkiot Elektrizitate eta Elektronika departamentuari ekitaldiaren alderdi teknikoa egiten laguntzagatik, eta bereziki Telekomunikazio eta Informatika Sistemen GMko 1. mailako Oier Castilla ikasleari, zuzeneko emisioaz arduratu baitzen.
Eskerrik asko guztioi!