Tailerra TSI motorreko maketa batekin eguneratzen dugu, azken belaunaldiko gasolina-motorrekin praktikak egiteko. TSI motorra gasolina-motorraren azken eboluzioko bat da, eta azken urteotan hazkunde nabarmena izan du, diesel motorrak gero eta gutxiago merkaturatu direlako eta TSI motorrak prestazio onak dituelako.
Maketa berri honekin gure ikasleak ahalik eta modurik osoenean prestatzen jarraituko dugu, tailerretara azken teknologiekin behar bezala egokitu ahal izateko.
Related posts
2024(e)ko abenduak 19