Kultura ekintzailea sustatzeko jardueren artean, CIFP San Jorge LHIIk IKASENPRESA II LEHIAKETA antolatu du, 20/21 ikasturtean ikastetxean sortutako ikasle-enpresentzat.
Bideok aurkezteko azken eguna: 2021eko otsaiaren 12a.
Animatu eta parte hartu!
IKASENPRESA SAN JORGE LEHIAKETAREN ARAUAK 20/21
Zer helburu jarraitzen du?
• LHII San Jorge-ko ikasleen artean kultura ekintzailea babestea eta zabaltzea
• Negozio ideien garapena bultzatzea
• Ikasenpresa programa sustatzea
Nork parte har dezake?
20-21 ikasturtean LHII San Jorge-n sortutako Ikasenpresa guztiak
Zer egin behar da?
Gehienez 2 minutuko bideo bat egitea, argi eta garbi azaltzeko zertan datzan ikasenpresak garatutako negozio-ideia.
Nora bidali behar da?
urratsbat@fpsanturtzilh.eus helbidera “ikasenpresa lehiaketa” gaia jarriz eta helbide elektronikoan hau adieraziz:
• Ikasenpresaren izena
• Lehiaketan parte hartu dutenen izen-abizenak
• Ikasten duten heziketa-zikloa.
Nolakoa izango da hautaketa prozesua?
Epaimahai bat osatuko da, LPO Saileko irakasleek osatua, eta aurkeztutako GM eta GSren ideiarik onena aukeratuko dute.
Horretarako, honako balorazio-irizpide hauek hartuko dira kontuan:
• Originala/ berritzailea izatea
• Arazo edo beharra konpontzea
• Zikloarekin lotura izatea
• Bideragarria izatea
• Bideoa ondo eginda egotea
Zeintzuk izango dira sariak?
200 euroko saria (opari-txartela) GMren negozio-ideia onenarentzat
200 euroko saria (opari-txartela) GSren negozio-ideia onenarentzat.
Noiz aurkez daiteke?
2021eko otsailaren 12ra arte
Lehiaketaren emaitza eta sari-banaketa posta elektronikoz jakinaraziko zaizkie sarituei.
Saria lehiaketara aurkezten diren ikasenpresako kideentzat bakarrik izango da.
Eskatutako gutxieneko puntuaziora iristen ez bada, saria eman gabe utzi ahal izango du epaimahaiak.
Parte-hartzaile guztiek aurkezten dituzten lanen eskubide guztiak uzten dizkiote ikastetxeari beren argitaratze,hedapen eta zabalkuntzarako.
Lehiaketa honetan biltzen diren datu pertsonalak babestuko dira indarrean dagoen araudiaren arabera (DPBLO) eta, norgehiagoka bukatuta ezabatu egingo da. Parte- hartzaile guztiek oinarri hauek onartzen dituzte.