Joan den otsailaren 6an, IX. Ikasenpresa Azoka egin zen Eibarren, eta Euskadiko LHko 2.200 ikasle inguru bertaratu ziren, 442 proiekturekin. CIFP San Jorge LHII zentroak lau proiektu aurkeztu ditu: batetik, Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako EMHZko 2. mailako ikasleek aurkeztutakoak, eta, bestetik, Kalitatearen Analisi eta Kontrolerako Laborategiko GMHZko 2. mailako ikasleek aurkeztutakoak.
Zorionak guztioi egindako lanagatik!
Zorionak guztioi egindako lanagatik!
Hona hemen aurkeztutako proiektuak:
• DATURA (lasto biodegradagarria, edarian droga detektatzeko)
• HAUTALAB (laborategiko oinarrizko materialaren web-konparatzailea)
• AUTOBOX (konponketetarako autozerbitzuko tailerra eta pintura)
• HIDROMINAK (mota guztietako produktuak pertsonalizatzen dituen hidroinprimaketa-enpresa)
EESren moduluan ikasturtean zehar landutako produktuak edo zerbitzuak ezagutaraztea da azokaren helburua, eta baita beste hainbat ikaslek egindako proiektuak ezagutzea ere.
Related posts
2024(e)ko abenduak 19