CIFP San Jorge LHIIk 19/20 IKASENPRESA LEHIAKETA antolatu du, 19/20 ikasturtean ikastetxean sortutako Ikasenpresentzat
Bideoak bidaltzeko azken eguna: 2020ko otsailaren 28a. Animatu eta parte hartu!
IKASENPRESA SAN JORGE LEHIAKETAREN ARAUAK 19/20
Zer helburu jarraitzen du?
• LHII San Jorge-ko ikasleen artean kultura ekintzailea babestea eta zabaltzea
• Negozio ideien garapena bultzatzea
• Ikasenpresa programa sustatzea
Nork parte har dezake?
19-20 ikasturtean LHII San Jorge-n sortutako Ikasenpresa guztiak
Gehienez 3 minutuko iraupena izango duen bideo bat egitea, ondoko edukiekin :
• Ikasenpresaren izena.
• Ikasten ari diren heziketa- zikloa.
• Ideia zein den argi eta garbi azaltzea.
• Adierazi ideiak zer behar edo arazo asetzen dituen.
Ondoko helbide elektronikora bidali: urratsbat @fpsanturtzilh.eus . Honako hauek adieraziz: ikasenpresaren izena, parte hartzen duen taldeko kideen izen -abizenak eta heziketa – zikloa.
Ikastetxeko zuzendariak eta Fol Saileko bi irakaslek osatutako epaimahai bat osatuko da, eta EMko 3 ideiarik onenak eta GMko 3 onenak aukeratuko dituzte.
Horretarako, honako balorazio-irizpide hauek hartuko dira kontuan:
• Originala/ berritzailea izatea
• Arazo edo beharra konpontzea
• Zikloarekin lotura izatea
“Ekintzailearen egunean” EMko eta GMko 1. mailako ikasleak aurretiaz aukeratuta 6 ideietatik, kahoot bidez, E.M.ko onenak eta G.M.ko onenak aukeratuko dituzte.
“Pertsona ekintzailearen egunean”, EM eta GMko lehenengo mailako ikasleek hautatutako 6 ideien artean EM eta GMren ideiarik onena aukeratuko dute, horretarako kahoota erabiliz.
Zeintzuk izango dira sariak?
200 euroko bi sari (opari-txartela), bata EMren negozio-ideia onenarentzat eta bestea GMren negozio-ideia onenarentzat.
Noiz aurkez daiteke?
2020ko otsailaren 28 arte.
Irabazleei lehiaketaren emaitza posta elektronikoz edo telefono bidez jakinaraziko zaie.
Saria lehiaketara aurkezten diren ikasenpresako kideentzat bakarrik izango da.
Epaimahaiak saria hutsik dagoela deklaratu ahal izango du
Parte-hartzaile guztiek aurkezten dituzten lanen eskubide guztiak uzten dizkiote ikastetxeari beren argitaratze,hedapen eta zabalkuntzarako.
Lehiaketa honetan biltzen diren datu pertsonalak babestuko dira indarrean dagoen araudiaren arabera (DPBLO) eta, norgehiagoka bukatuta ezabatu egingo da. Parte- hartzaile guztiek oinarri hauek onartzen dituzte.