Abenduaren 2an, astelehena, San Jorgeko Nazioarteko Merkataritzako Goi Mailako ikasleek Bilboko Portuko hainbat instalazio bisitatu zituzten.
Abenduaren 2an, astelehena, San Jorgeko Nazioarteko Merkataritzako Goi Mailako ikasleek Bilboko Portuko hainbat instalazio bisitatu zituzten.
Lehenik eta behin, CSP Iberian BilbaoTerminal kontenedore terminala ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita honetan, terminal horretako arduradun batek portuan sartu eta irteten diren kontenedoreen antolakuntza, harrera eta ontziratzea azaldu zien.
Ondoren, Bilboko Gordailu Zabalaren bulegoak eta biltegiak ezagutu zituzten. Bisita honetan, Gordailu Zabalaren antolakuntza eta bai inportaziorako zein esportaziorako egunero Bilboko Portutik sartzen eta irteten diren merkantzientzako instalazio hauen garrantzia ezagutu ahal izan zuten.
Related posts
2024(e)ko abenduak 19