Zorionak txapeldunak!
San Jorge LHIIko Ibilgailu automobilen elektromekanikako erdi mailako heziketa zikloko ikasleek 2019ko EUSKELEC txapelketa irabazi egin dute.
Ekainaren 5ean, Donostiako Sagues parkean, Kursaal Jauregian burutu den Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresurekin bat eginez, EUSKALEC txapelketaren bigarren edizioa izan da.
Zorionak txapeldunak!
San Jorge LHIIko Ibilgailu automobilen elektromekanikako erdi mailako ikasleek 2019ko EUSKELEC txapelketa irabazi egin dute.
EUSKELEC txapelketa Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatzen du, eta Tknikak (Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroak) antolatzen du, energia biltegiratzeko sistemetan eta ibilgailu elektrikoetan espezializatutako Alterity enpresarekin batera.
Ekainaren 5ean, Donostiako Sagues parkean, Kursaal Jauregian burutu den Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresurekin bat eginez, EUSKALEC txapelketaren bigarren edizioa izan da.
Bigarren edizio honetan, Euskadiko Lanbide Heziketako 16 ikastetxeko 200 ikaslek baino gehiagok diseinatu eta egin dute ibilgailu elektriko bat oinarri komun batetik abiatuta (motorra, motor-kontrolagailua eta bateriak), ikasleen talde-lana sustatzeko eta jarduera esperimentala eta sormen-jarduera, elementu pedagogiko gisa, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoan oinarritzeko. Ibilgailuak egiteko, Tknikak Euskadiko LHko ikastetxeetan ezarritako ETHAZI metodologia erabili da. Metodologia berritzailea da, eta aitzindaria Euskadin. Metodologia horren barruan, erronketan oinarritutako lankidetza-ikaskuntzako eredu bati jarraitzen dio.
Txapelketak bi fase ditu: fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste) eta fase dinamikoa. Bigarren fase horretan, ibilgailuaren prestazioak ebaluatuko dira honako proba hauen bidez: eslaloma, azelerazioa, gehieneko balaztatzea eta erresistentzia. Proba horien ondorioz, taldeek lehiaketan aztertutako hainbat alderditan lortutako bikaintasuna nabarmenduko duten sari batzuk eman dira.
EUSKELEC txapelketak, nolanahi ere, etorkizuneko teknikariak egungo eta etorkizuneko automobil elektrikoen parkean prestatzeko asmoari erantzuten dio. Eskala txikian, parte-hartzaileek edozein marka konbentzionaletako auto elektriko baten osagai berak dituen ibilgailu batean lan egiten dute. Proiektu horren bidez, halaber, ikasleen zeharkako gaitasunak sustatzen dira, hala nola arazoak diagnostikatu eta konpontzeko gaitasuna, ekimen-espiritua, malgutasuna eta baterako ikuspegia.
Txapelketaren bidez, trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikarien trebakuntzarako eta sustapenerako plataforma bat eskaintzeaz gain, fabrikazio-teknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatu nahi dira. Parte-hartzaileek, nolanahi ere, trakzio elektrikoko ibilgailuetan eta industrializazio-eredu berrietan oinarritutako mugikortasun-eredu berri batek ekarritako premiei erantzun ahal izango diete.