Aurreko otsailaren 14an, Eibarren, VIII. Ikasenpresa Azoka ospatu zen. Bertora lanbide heziketako 2000 ikasle eta 378 proiektu aurkeztu ziren. San Jorge LHIIko ikasleek, bi proiektu aurkeztu zituzten, biak Karakterizazioa eta Makillaje Profesionaleko GMHZkoak.
Aurkeztutako proiektu biak hauek izan dira:
- AKUMU S.COOP. (beldur gaiari lotutako ihes-gela)
- GLAM SLAM S.COOP. (bigarren eskuko makillejea sal-erosketarako weborria)
Ikasenpresa, geletan sortzen diren enpresa ideiak garatzeko hezkuntza programa bat da. Besteak beste, programa honek empresa mundua geletara hurbiltzea du helburu.
Zorionak guztioi egindako lanagatik!